Ezbeharra

Gutxienez 50 lagun hil dira Egipton, bi trenek elkar jota

Niloko deltaren inguruan, Kairo hiriburutik 10 kilometro iparraldera, bi trenek elkar jo dute gaur goizean. Talkaren ondoriz, 50 lagunetik gora hil dira, eta 165 bat daude zaurituta.

2006ko abuztuaren 21a
15:29
Entzun 00:00:0000:00:00
Zehazki, Kaliubeko geltokian geldirik zegoen tren bat abiada handian zetorren beste batek jo du atzetik. Agintariek agertu dutenez, talka oso handia izan da, eta txikituta geratu dira trenak. 45 abunlantziatik gora bidali dituzte istripuan harrapatutakoak artatzeko, baina dagoeneko, 51koa da hildakoen kopurua Egiptoko telebistaren arabera, eta 165 bat daude zaurituta. Zaurituetako asko oso larri daude, eta, beraz, litekeena da heriotza kopurua handitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.