Gutxienez hamalau etorkin hil dira Yemenen, itota
SANA. Gutxienez hamalau migratzaile itota hil ziren atzo, haien txalupa hondoratuta, Itsaso Gorrian, Yemengo kostaldean. Saba albiste agentziak eman zuen albistearen berri. 25 etorkin zihoazen ontzian, eta hildakoak, zehazki, 11 andre eta hiru adingabe izan ziren. Kostazainek gainerakoak erreskatatu zituzten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu