Gutxienez, hamalau lagun hil dituzte Iraken­

2012ko azaroaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAGDAD. Iraken eta Iraken menpeko Kurdistanen zartarazitako bonba-autoen ondorioz, gutxienez hamalau lagun hil, eta beste 56 zauritu dira. Bederatzi lagun Kurdistanen hil dituzte, Kirkuk hirian. Hiru auto zartarazi dituzte han; horietako bat Kurdistango Alderdi Demokrataren egoitzatik gertu. Beste lau lagun Babel probintzian hil dituzte. Bagdad erdialdean ere leherrarazi dute bonba-auto bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.