Gutxienez hiru migratzaile hil dira Egeo itsasoan, Greziarako bidean

2023ko martxoaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ATENAS. Greziako kostazainek atzo jakinarazi zutenez, ontzi bat hondoratu zen Kos uhartearen parean, Egeo itsasoan, eta gutxienez hiru migratzaile hil ziren. 24 migratzaile onik erreskatatu zituzten, eta, kontatu zutenez, beste pertsona bat dago desagertuta. Egeo itsasoa zeharkatzen dute Turkiatik Greziara iritsi nahi duten papergabeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.