Gutxienez zortzi lagun hil dira Zipren, 267 bidaiari zeramatzan ontzi bat hondoratu dela eta

Oraindik desagertuta daude hogei lagun inguru, eta haien bila ari dira.

Bidaiari batzuk ferryaren gainean, erreskatatuak izateko zain. BERRIA
Bidaiari batzuk ferryaren gainean, erreskatatuak izateko zain. BERRIA
Paulo Ostolaza.
2026ko abuztuaren 31
14:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

267 bidaiari zeramatzan ferry bat hondoratu da gaur Zipre iparraldean. Zortzi lagun hil direla baieztatu dute oraingoz, baina desagertuta daude beste hogei inguru, eta haien bila ari dira larrialdi zerbitzuak. Hainbat ontzi eta helikoptero dabiltza lan horretan.

Tokiko hedabideen arabera, itsasontzia Zipre iparraldeko Kirenia hiritik Turkiako Tasucu portura zihoan. 120 kilometro daude portu batetik bestera. Irten eta gutxira, ordea, bi kilometro ingurura, ontziak jakinarazi du ura sartzen ari zitzaiola, eta berehala hasi da hondoratzen.

Erhan Ariklik, Iparraldeko Zipreko Errepublika Turkiarreko Garraio ministroak, datuak eman ditu: zortzi hildakoren berri eman du, hamazazpi lagun oraindik desagertuta daudela esan du, eta gainontzekoak erreskatatu dituztela baieztatu du. Itsasontzia 514 metroko sakoneran dago, eta Turkiari laguntza eskatu diotela jakinarazi du Ariklik, urpekari espezializatuak behar baitira haraino heltzeko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA