Gutxienez zortzi migratzaile hil dira Djibutin
DJIBUTI. Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera, gutxienez zortzi migratzaile hil dira Djibutiko kostaldeko itsasora botata, eta beste hamabi desagertuta daude. Yemenetik abiatu ziren horiek, eta Djibutira heltzea zuten helburu. Erakundeak jasotako testigantzen esanetan, trafikatzaileek bultza zituzten uretara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu