Agintariek kopuru zehatza eman ez badute ere, dozenaka izan daitezke erakitzen ari ziren presa erori ondoren hildako bizilagunak. Zaurituak ehunka dira, eta 6.000 lagunek baino gehiagok galdu dute bizilekua.
Vientinae hiriburuaren hego-ekialdean, Attapeu probintzian dago eraitsi den presa, hiriburutik 550 kilometrotara. Sei herrixka dira ur azpian geratutakoak, eta Attepeuko agintariek giza laguntza eskatu dute kaltetuentzat. Erakundeek ontziak bidali dituzte kaltetutako eremura, herritarrak bertatik ateratzeko, itsasoaren maila nabarmen handitu baita.
Thongloun Sisoulith Laoseko lehen minisitroa gaur joango da bertara, erreskate lanak gainbegiratu eta kaltetuei laguntza eskaintzera.
2013. urtean hasi ziren presa eraikitzen, eta aurten ziren energia sortzen hastekoak.
Sare sozialetan hainbat bideo eta argazki zabaldu dituzte hango irudiekin:
#à¸Â‚à¸à¸ªà¹Âˆà¸Â‡à¸ÂÂÂÂำลัà¸Â‡à¹Âƒà¸Âˆ_à¹Âƒหà¹Â‰à¸Âžีà¹Âˆà¸Â™à¹Â‰à¸à¸Â‡à¸ÂŠาวลาว "à¸Âˆาà¸ÂÂÂÂà¸ÂÂÂÂรà¸Â“ีลาวà¹Â€à¸Â‚ืà¹Âˆà¸à¸Â™à¹ÂÂÂÂà¸Â•à¸ÂÂÂÂ!มวลà¸Â™à¹Â‰ำ 5 à¸Âžัà¸Â™ลà¹Â‰าà¸Â™ ลà¸Âš.ม.à¸Â—ะลัà¸ÂÂÂÂà¸Â—à¹Âˆวมà¸Âšà¹Â‰าà¸Â™ à¸Â•าย-สูà¸ÂÂÂÂหายà¸Â™ัà¸Âšรà¹Â‰à¸à¸¢"
— Frequency (@HS2_QRK5_s9) 2018(e)ko uztailaren 24(a)
Cr. ABC Laos new pic.twitter.com/NQ2OpYtJlT
Laos
— Back to School 2018 (@Back2School2k18) 2018(e)ko uztailaren 24(a)
Aerial video shows how the villages in Sanamxay district affects#Laos#Laosflood2018pic.twitter.com/nhDjvTZV2a