Hamar laborariren hilketa ikertuko dute Kolonbian

2012ko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BOGOTA. Hamar laborariren hilketa argitzeko Kolonbiako Gobernuak 50 milioi peso (21.654,58 euro) eskaini ditu erantzuleei buruzko informazioaren truke. Horretaz gain, Juan Carlos Pinzon Defentsa ministroak ezohiko segurtasun kontseilua gidatuko duela ere iragarri dute. Hiltzaileak AUC Kolonbiako Autodefentsa Batuak talde paramilitarreko kide ohiak izan daitezkeela adierazi du Pinzonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.