Hamas Palestinako Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduaren adar armatuak -Azedin al Kassem Brigadak- bertan behera utzi du Israelekiko Gazan zeukan su-etena, Abu Obaida bozeramaileak gaur ofizialki jakinarazi duenez. Iazko azarotik zeuden ekintzarik egin gabe. Israelek esan du erantzun egingo duela.
"Israel da su-etenak porrot egitearen erantzule eta ez palestinarrak", adierazi du Abu Obaidak hedabideetara bidalitako agirian. Haien ustez, Israelgo Armadak Gaza "inbaditu" nahi du.
Azedin al Kassem Brigadek, halaber, bere gain hartu dute gaur Gazatik Israelera suziriak (20) eta morteroen jaurtigaiak (75) bota izana. Israeleko iturriek esan dutenez, espazio libreetan erori dira eta ez dute kalterik eragin.
Palestina
Hamasen adar armatuak bertan behera utzi du Israelekiko su-etena
Azedin al Kassem Brigadak iazko azarotik zeuden ekintzarik egin gabe. Gaur hainbat suziri eta mortero bota dituzte Gazatik Israelera, kalterik eragin barik. Israelek esan du erantzun egingo duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu