HILBERRIA

Helmut Kohl Alemaniako kantziler ohia hil da

87 urte zituen. 1982tik 1998ra bitartean izan zen Alemaniako gobernuburu.

Helmut Kohl, 2012ko irudi batean. WOLFGANG KUMM / POOL / EFE
2017ko ekainaren 16a
10:22
Entzun

Bild kazetak eman du Kohlen heriotzaren berri. 1930ean jaio zen, eta hura Alemaniako Errepublika Federaleko gobernuburu zela batu zen Errepublika Federala Alemaniako Errepublika Demokratikoarekin. Hamasei urte eman zituen kantziler karguan, eta inork ez du eman hark baino denbora gehiago postu horretan, Otto von Bismarckek izan ezik.

Kohl, Erich Honecker Alemaniako Errepublika Demokratikoko estatuburuarekin, 1987an.

Historiako eta politika zientzietako doktore zen, eta CDUn sartu zen II. Mundu Gerra bukatu eta bi urtera. Alderdiko buru zela izan zen kantziler; 1973an hartu zuen demokrata kristauen buruzagitza, 1998ra arte.

Aurrez, 1969 eta 1976 artean, Renaniako estatuko lehen ministro izan zen. Ondoren, legebiltzar federalean, oposizioko buru izan zen Helmut Schmidt sozialdemokrataren gobernuaren aurka. Kohl kantzilergai izan zen 1976ko bozetan, baina SPDk irabazi zuen. Sei urte geroago, ordea, Schmidt ordezkatu zuen.

Gerhard Schroderrek bete zuen Kohlen lekua kantziler gisa 1998tik aurrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.