Egipto

Hiru bonba leherrarazi, eta gutxienez 30 lagun hil dituzte Egipton

Egiptoko hiru gune turistikotan eztanda bana izan da bart gauean, eta gutxienez 30 lagun hil eta 38 desagertu dira. Zaurituak 130etik gora dira. Turismo guneak Israelgo mugatik oso hurbil daude, eta bertan israeldarrak zeuden, batik bat. Israelen ustez, Al Kaedak burutu du atentatua. Israelgo Gobernuak esan duenez, 24 hilotz berreskuratu dituzte, eta haietatik bederatzik ez zuten israeldarrak izateko itxurarik.

2004ko urriaren 8a
16:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Zenbait irratiren arabera, Tabako Hillton hotelean 10 solairu erori egin dira, eta bertan ziren lagun asko harrapatuta geratu dira.

Turista ugari zegoen han, eta gehienak beraien etxeetara bueltatu dira, atentatuak gertatu direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.