Herbehereak

Hiru lagun hil dira Herbehereetan izandako bi tiroketatan

Tiroketak Rotterdamen izan dira, eta pertsona bakarrak egin dituela uste du Poliziak. 32 urteko gizon bat atxilotu dute. Hildakoetako bat adingabea zen.

Osasun langileak orrika ateratzen Erasmus erietxetik, tiroketa ela eta. BAS CZERWINSKI / EFE / EPA
Lide Iraola.
2023ko irailaren 28a
21:21
Entzun

Hiru pertsona hil dira Rotterdamen (Herbehereak) bi tiroketatan. Poliziak 32 urteko gizon bat atxilotu du egilea izan daitekeelakoan. Oraingoz, egile bakarra izan delako susmoa dute.

Tiroketak Erasmus Unibertsitatean eta handik gertutako etxebizitza batean izan dira. Lehenengoan, 46 urteko irakasle bat hil da. Etxebizitzan, berriz, 39 urteko emakume bat eta haren 14 urteko alaba. Hasieran, gaztea ospitalera eraman dute, larri zaurituta, baina handik ordu batzuetara hil dela jakinarazi du Poliziak. Hiltzaileak sutea piztu du bi eraikinetan, haietatik atera ostean.

Poliziak 14:25 inguruan izan du bi tiroketen berri, eta, handik bi ordu ingurura, jakinarazi du susmagarri bat atxilotu dutela. Gizona Erasmus Unibertsitateko ikaslea da, eta lehendik zigortua izan zen animalien kontrako abusuagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.