Hitzarmen ekonomikoa lortu nahi dute Kolonbiak eta Venezuelak

Bi herrialdeen arteko harremanak normalizatzeko, Santos eta Chavez bigarrengoz bildu dira

Jon Fernandez.
2010eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Joan den udatik hona bigarren aldia da Kolonbiako presidenteak eta Venezuelakoak elkarri eskua estutzen diotela. Juan Manuel Santos kolonbiarrak eta Hugo Chavez venezuelarrak bi herrialdeen arteko harreman ona berreskuratzeko batzarra egin zuten atzo, Caracasen.

Asmoa argia zuten biek: bi estatuen arteko harremana berrezartzeko eta hitzarmen ekonomikoa negoziatzeko sortutako bost batzordeetan zer-nolako aurrerapenak izan dituzten aztertzea. Hitzarmen ekonomikoa lortzea da bi estatuen lehentasuna une honetan. Alde bien aurreikuspenen arabera, 2011ko apirilerako akordioa sinatzeko moduan egongo dira. Bide hori jorratzen hasteko negoziaketak azaroaren 8a eta 12a bitartean jarriko dituzte martxan.

Norabide aldaketa

Santosek bozak irabazi eta biharamunen «elkarlanerako bideak irekitzeko» eskatu zion Chavezi. Izan ere, Caracasek uztailaren 22an eten zituen Bogotarekiko diplomazia harremanak, Alvaro Uribek Venezuelan gerrillariak babesten zituztela esan ostean.

Norabide aldaketak elkarlanerako fase berria zabaldu du. Abuztuaren 10ean eman zuten lehen pausoa bi presidenteek. Atzokoa, bigarrena izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.