Homosexualitateari debekua kenduko diote Singapurren

2022ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
SINGAPUR. Urte askotako eztabaidaren ondoren, Singapurrek indargabetu egingo du harreman homosexualak debekatzen dituen legea. Lee Hsien Loong lehen ministroak herenegun jakinarazi zuenez, azken urteetan pentsamoldeen irekiera nabarmena izan da herrialdean, eta, Singapurrekoa oraindik «gizarte kontserbadorea» bada ere, «homosexualak hobeto onartzen dira».

Sexu berekoen arteko harremanak debekatzeko legea indarrean dago Singapur britainiar kolonia zenetik, eta bi urte arteko espetxe zigorra ezartzeko modua ematen du.

LGTBI kolektiboak nabarmendu du aldaketak ez dituela ezkontza homosexualak legeztatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA