Hondurasko kartzela batean 46 lagun hil dira

2023ko ekainaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TEGUCIGALPA. Banden arteko borroka bat izan zen atzo Hondurasko emakumeentzako kartzela batean —hiriburutik 25 kilometrora—, eta liskar horretan gutxienez 46 lagun hil ziren, gobernuak jakinarazi zuenez.

Xiomara Castro presidenteak esan zuen «neurri zorrotzak» hartuko dituela banden arteko indarkeriari aurre egiteko; oraingoz, larrialdi egoera jarri dute eremu horretan, eta Segurtasun ministro Ramon Sabillon kargugabetu du Castrok. «Ez ditugu ekintza basatiak onartuko espetxe horretan. Suhiltzaileen, polizien eta militarren esku hartzea baimendu dugu», adierazi zuen Segurtasun ministrorde Julissa Villanuevak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.