Hong Kongek legez kontrakotzat jo du sexu berekoen bikoteen eskubideak mugatzea etxebizitzaren eta herentziaren aferetan

Hong Kongeko Auzitegi Nagusiak aurretik emandako epaia berretsi du.

 LGBT komunitateak antolatutako kirol ekitaldi bat, iaz Hong Kongen. BERTHA WANG / EFE
LGBT komunitateak antolatutako kirol ekitaldi bat, iaz Hong Kongen. BERTHA WANG / EFE
Aitor Garmendia Etxeberria.
2024ko azaroaren 26a
16:59
Entzun

Hong Kongeko Auzitegi Nagusiak gaur ebatzi du legez kontrakoa dela sexu berekoen bikoteen eskubideak mugatzea etxebizitza publikoa eskuratzeko orduan eta herentzia bat jasotzerakoan. Aurrez, epaitegi berak ebatzi zuen sexu orientazioagatik etxebizitzaren eta herentziaren aferetan tratu ezberdina emateak Hong Kongeko Oinarrizko Legea urratzen zuela. Gobernuak, ordea, helegitea jarri zien epai haiei. Gaur, Auzitegi Nagusiak erabakia berretsi du, eta ebatzi politika baztertzaile horiek legea urratzen dutela.

LGTBI komunitateak eskubide mugatuak ditu Hong Kongen; esaterako, legeak ez du onartzen sexu berekoen ezkontzarik. Azken urteetan, ordea, lurralde horretako auzitegiek zenbait epai eman dituzte sexu berekoen bikoteen eskubideen alde. Hong Kongeko LGTBI komunitateak garaipentzat hartu du auzitegiaren ebazpena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.