Hungariak Errusiari gasa errublotan ordainduko dio

2022ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Hungariako Gobernuak atzo baieztatu zuen Errusiari petrolioaren eta gasaren inportazioak errublotan ordainduko dizkiola, Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek errublotan ordaintzen duten konpainiak Kremlini ezarritako zigorrak urratzen ariko liratekeela ohartarazi eta biharamunean. Hungariak gasaren %85 eta petrolioaren %65 Errusiatik inportatzen ditu. Errublotan ordaintzen ez dutela argudiatuta, Gazprom Errusiako konpainiak gas hornidura eten zien herenegun Poloniari eta Bulgariari. Moskuk esana du gas jarioa etengo diela beste herrialde batzuei ere, ez badute Errusiako dibisan ordaintzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.