Immigrazioaren aurkako Salviniren dekretua onartu dute Italiako Senatuan
ERROMA. Matteo Salvini Italiako Barne ministroak immigrazioaren kontra egiteko hauspotutako dekretua onartu zuten, herenegun, Italiako Senatuan. Italiako uretan etorkinak erreskatatzeko lanean dabiltzan gobernuz kanpoko erakundeei isunak jarri ahal izango dizkiete. Erabakiak Salviniren eta M5Sen arteko harremanak tenkatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu