Independentista bat Polinesiako presidente
PAPEETE. Moetai Brotherson aukeratu zuten atzo Polinesia Frantseseko presidente. Tavini Huira'atira alderdiak apirileko bozetan lorturiko gehiengo osoari esker, lehen aldiz gobernuburu independentista bat izango du herrialdeak. Legebiltzarreko bozketan 38 boto lortu zituen Brothersonek, eta 16 Tapura Huira'atirako hautagai Edouard Fritchek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu