Right Livelihood Award Fundazioak Nobel sari "alternatiboak" jakinarazi ditu gaur, eta Rene Ngongo (basoen babesaren alde egindako lanagatik), Alyn Ware (bakea sustatzeagatik eta arma nuklearren kontra egoteagatik), Catherine Hamlin (osasun arloko lanagatik) eta David Suzuki (zientziaren erabilpen arduratsuagatik) sarituko ditu. 50na mila euro irabaziko dituzte.
Kongokoa da Ngongo, Zeelanda Berrikoa Ware, Etiopiakoa Hamlin eta Kanadakoa Suzuki.
munDUA
Ingurumen, bake eta osasun arloetako lanak Nobel sari "alternatiboak"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu