Ipar Koreako hegazkin bat erori zen atzo arratsaldean Txinako lurretan, eta istripuaren ondorioz, pilotua -bidaiari bakarra- hil egin zen. Hego Koreako Yonhap agentziak eman du gertakari horren berri, eta zehaztu du, hegazkina Ipar Koreako armadako eraso hegazkin bat zela, eta Errusiara ihes egin nahian zihoan desertorea zela pilotua. Txinak onartu du Ipar Koreako hegazkin bat amildu dela bere lurretan eta pilotua hil egin dela, baina bestelako xehetasunik ez du eman.
Yonhap agentziak hegazkinaren argazkiak zabaldu ditu, eta Ipar Koreako armadako ikurrak ageri ditu. Agentzia horren arabera, Txinako herritar batek atera eta Internetera igotakoak dira irudi horiek.
Hego Koreak zabaldu duenez, azkenaldian ugaritzen ari dira desertoreak Ipar Koreako armadan, gosearen eraginez.
Mundua
Ipar Koreako hegazkin bat erori da Txinan
Hego Korearen arabera, Ipar Koreako armadakoa da hegazkina, eta Errusiara ihes egin nahian zebilen desertorea zen pilotua. Istripuan hil egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu