Tunisiako eta Egiptoko matxinaden arrimura, azken bi hilabeteetan protesta ugari egin dituzte Iraken menpeko Kurdistanen, gobernu autonomoaren aurka. Agintariek, baina, geldiarazi egin nahi izan dute mugimendua, milaka soldadu eskualdean ezarriz. «Ez dira herriak deitutako protestak, oposizioak agindutakoak baizik», adierazi du Jamar Anuar komandanteak, Sulaimanija hiritik. Manifestariek «porrot» egin dutela erran du Anuarrek.
Protesten sustatzaileetako batek, Nasik Kadirrek, manifestariak torturatzea egotzi die estatuko indarrei. Azken bi hilabeteetan hamar lagun hil dituzte protestetan.