Mundua

IRAko kide ohi Colin Duffy bi soldadu hiltzeaz akusatu dute

Herenegun atxilotu zuten berriro, martxoaren 7a Antrim konderriko Massereeneko base militarraren aurka egindako erasoan harira. Gaur emango du lekukotza Irlanda iparraldeko auzitegian.

2009ko martxoaren 27a
12:30
Entzun
Colin Duffy IRAko kide ohiari Irlanda iparraldean Massereeneko base militar baten aurka egindako eraso batean bi soldadu britainiar hiltzea egotzi diote. Atentatu hura zela-eta atzeman zituzten lagunetatik sei herenegun askatu zituzten -Duffy barne-, baina Duffy ordu gutxira berriro atxilotu zuten.

Martxoaren 7an hil zituzten Mark Quinsey eta Patrick Azimkar militarrak; pizza bat jasotzera joan zirenean tirokatu zituzten. Orduan Benetako IRAk hartu zuen bere gain erasoa. 1997an eratu zen talde hori, eta IRAko disidenteek osatzen dute. Ostiral Santuko Akordioa sinatzera eraman zuen bake prozesuaren aurka dago.

Irlanda iparraldeko Poliziak jakinarazi duenez, Duffyri (41 urte) zortzi kargu egotzi dizkiote: bi kargu "hilketagatik", bost "hilketa saiakeragarik" eta beste bat "armak edukitzeagatik".

Duffyk gaur eramango dute Irlanda iparraldeko auzitegi batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.