MunduA

Iranek Europako banku gordailuak Asiara eramatearekin egin du mehatxu

2010eko uztailaren 24a
15:47
Entzun
Hamid Borhanik, Irango Banku Zentraleko zuzendariordeak egin du mehatxu. Iranek Europan dituen banku gordailuak Asiara eramango ditu, Iranen aurkako zigor neurriak hartzen dituzten herrialdeetatik.

"Gure dirua arriskua dagoen merkatu guztietatik aterako dugu" adierazi du Borhanik eta neurri hori "guztiz logikoa eta legezkoa" dela gehitu.

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Iranen aurka zigor neurri berriak hartu ditu. Neurri horiei erantzunez egin ditu adierazpen hauek Hamid Borhanik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.