Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gogor salatu ditu atzo Zisjordanian (Palestina) izandako hilketak -lau israeldar hil zituzten Hebron inguruan-, baina azpimarratu du Palestinarekin elkarrizketak izango dituztela. Ekainetik ez zen gisa horretako erasorik gertatu Zisjordaniako inguru honetan; orduan polizia bat hil zuten eta beste bi zauritu, Hebron parean. Maiatzean beste eraso bat gertatu zen.
Hain zuzen, Netanyahu bera eta Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentearen arteko bake elkarrizketak hasiko dira gaur Washingtonen (Ameriketako Estatu Batuak, AEB). Hebrongo kokaguneetako buruzagiek erasoa gaitzetsi eta Netanyahuri dei egin diote negoziazioak bertan behera utz ditzan.
Hamas Palestinako erakundearen talde armatuak hartu du bere gain erasoa, eta gehiago egingo dituela jakinarazi du. Palestinako Poliziak gaur Hamaseko 150 bat lagun atxilotu ditu Zisjordanian. Hamasen ustez, atzoko "erasoaren helburua ez da negoziazioak saihestea. Hasi baino lehen negoziazio hauek porrot egin dute".
Palestinako Gobernuak gaitzetsi egin ditu hilketak. "Gure herriaren eskubideen alde nazioarteko babesa lortzeko interesen aurka doaz".
Atzo Hillary Clinton AEBetako estatu idazkariak Netanyahu eta Abbas hartu zituen, aparte.
munDUA
Israelek dio ez dituela bertan behera utziko Palestinarekin elkarrizketak, Hamasek atzo lau lagun hil arren
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa eta Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea bildu egingo dira gaur Washingtonen. Palestinako Poliziak Hamaseko 150 bat lagun atzeman ditu Zisjordanian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu