Israelek esan du Abu Aklehten hiletan Poliziak izandako jarrera ikertuko duela
JERUSALEM. Xireen Abu Akleh kazetari palestinarraren hiletan, herenegun, Israelgo Polizia hilkutxa zeramatenei oldartu zitzaien, eta gutxigatik ez zen hilkutxa erori. EBk eta NBE Nazio Batuen Erakundeak Poliziaren jarrera gaitzetsi zuten, eta Israelgo Poliziak atzo iragarri zuen bere agenteen jokabideari buruzko ikerketa bat egingo duela. NBEren Segurtasun Kontseiluak «ikerketa inpartzial bat» eskatu du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu