Israeldarren esanetan, Kassam bat botatzera zihoazen gerrilarien aurka egin dute eraso.
Palestinarrek suziriak jaurtitzen jarraitzen badute erasoa gogortuko duela abisu eman du Israelek.
    
    
        
        
            
                            
    
                                                                                Ekialde Hurbila
                        
            
        Israelek hiru palestinar hil ditu Jebalian, misil bat jaurtita
Jebalia errefuxiatu gunearen inguruetara misil bat jaurti du gaur Israelgo Armadak, eta hiru palestinar hil eta sei zauritu dituzte. Palestinako informazio iturriek esan dutenez, Israelgo Armadak meskita baten ingurura misil bat jaurti du. Meskitara sartzera zihoazen hiru lagun hil dira, denak zibilak. Israelek onartu egin du erasoa egin dutela, baina haiek esan dutenez, hildakoak ez dira zibilak.
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu