Palestinako gatazka

Israelgo armadak Gaza hegoaldea bonbardatu du, eta bi zibil zauritu ditu

Zisjordanian azken orduetan gutxienez 24 palestinar atxilotu dituzte soldaduek, eta Hebronen eta Tulkaremen etxebizitza ugari miatu dituzte.

2009ko martxoaren 11
19:20
Entzun
Israelgo armadak Gaza hegoaldean hainbat bonbardaketa egin ditu gaur, eta bi zibil zauritu ditu. Hauek Rafa ondoko tunelen kontra airetik misilak jaurtitzean zauritu ditu, Al Brazil eremuan. Gainera, hiri horretako Tal al Sultan auzunera bonbak jaurti ditu itsasotik, gerraontzi batetik. Hemen ez du biktimarik eragin.

Atzo ere Gaza bonbardatu zuen Israelgo armadak, ekintzaile palestinarrak jo nahian. Iparraldean egin zituen erasoak, baina ez zituen erresistentziako ekintzaileak harrapatu. Alabaina, itsasotik geroago eginiko bonbardaketetan hiru zibil zauritu zituen kostaldeko errepidetik zihoazela, As-Sudania inguruan.

Zisjordanian, azken orduetan gutxienez 24 palestinar atxilotu dituzte soldaduek, eta Hebronen eta Tulkaremen etxebizitza ugari miatu dituzte. Hebronen (Al Khalil, arabierez) etxeratze agindua ezarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.