Italiako kostazainek 500 migratzaile erreskatatu dituzte
ERROMA. Ontzi batean zihoazen 500 migratzaile erreskatatu zituzten Italiako kostazainek, atzo, herrialdearen hegoaldean. Ontzi hori hondoratzear zegoen. Horrekin lotuta, Tunisiako kostazainek ere jakinarazi dute atzo 326 migratzaile erreskatatu zituztela. Tunisian bertan, Saharaz hegoaldeko Afrikako 90 etorkini bidea itxi zieten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu