Japonian lurrikara handia izan eta hilabetera beste dardara bat izan dute; hasiera batean 7,1 gradukoa izan zela zabaldu bazen ere, gerora 6,6 gradukoa izan zela zehaztu zuen IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak. Lurrean izan du epizentroa lurrikarak, hamar kilometroko sakoneran, eta ez itsasoan, aurrekoak bezala; dena den, tsunami alerta ezarri zuten hainbat orduz.
Fukushiman, berriz, 40 kilometrora zabaldu dute zentral nuklearraren inguruko huste eremua.
Lurrikara izan eta hilabetera, berriz, balantzea egiteko unea da. Orotara 13.116 lagun hil dira eta 14.377 galduta daude. Atzo minutu bateko isilunearekin gogoratu zituzten lurrikararen biktimak.