Jordanian bi emakume hautatu dituzte parlamentari, gizonekin lehian

Hautagai tribalek eskuratu dituzte aulki gehienak; alderdi ezkertiar eta islamistek boikot egin zieten bozei

Erredakzioa
2013ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Jordaniako Parlamentuko 150 aulkietan 17 emakume eseriko dira, Hauteskunde Batzorde Independenteak emandako datuen arabera. Hamabost emakumeko kuota legez ezarrita zegoen, eta, horrenbestez, bi emakumek lortu dute ordezkaritza, gizonezkoekin lehia zuzenean. Datu txikia 133 gizonezkoren ondoan, baina balentria, Jordaniako aditu batzuen arabera. Hori, 45 barrutietatik39 zenbatuta. Gainerako parlamentari gehienak hautagai tribalak izango dira, tokian-tokian aukeratuak. FAI Ekintza Islamikoko Fronteak esan du parlamentu berria «ezgauza» dela, programa politikoren bat duten taldeak kanpoan geratu direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.