BIHAR 'BERRIA'-N

Jose Montilla: «Negoziaziorako lehenengo baldintza ezinezko gauzarik ez proposatzea da»

Kataluniako presidente eta PSCko idazkari nagusi izandakoari egin dio elkarrizketa BERRIAk, Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako Estatutuaren kontrako epaia eman zuenetik hamar urte bete direla aitzakia hartuta.

jarraia184118.jpg
Gorka Berasategi Otamendi.
2020ko uztailaren 10a
20:43
Entzun

Hamar urte bete dira, gaur, Bartzelonan milioi bat pertsona baino gehiago manifestatu zirela Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako Estatutuaren kontra eman zuen epaia salatzeko. Nazioa gara. Guk erabakitzen dugu izan zen mobilizazioko leloa. Buruan joan zen Jose Montilla Kataluniako orduko presidentea eta PSCko burua zena. Bere bulegoan hartu du BERRIA. Hona bihar argitaratuko den elkarrizketan egin dituen adierazpen batzuk:

«2010eko manifestazioak Kataluniako Parlamentuaren %83ko babesa izan zuen. Halako babesa jaso duen azken mobilizazioa izan da»

«Katalunian autogobernu alorrean egiaz egin diren aurrerapauso handiak batasuna izan denean egin dira»

«Berreste demokrazia ez da nire eredua. Zuri ala beltz proposatzen duten erreferendumek gizarteak kale itsuetara eramaten dituzte batzuetan»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.