Khmer Gorrien buru bat aske uzteko agindu dute

2012ko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BANGKOK. Kanputxearako Nazioarteko Auzitegiak Ieng Thirith Khmer Gorrien gobernuan Gizarte Gaietarako ministro izan zena aske uzteko agindua eman du, Alzheimerren gaitzaren zantzuak dituela argudiatuta. 1975-1979 arteko ia bi milioi lagunen hilketekin zerikusia duelakoan auzipetuta dago Thirith, baina haren egoeran epaiketarekin ezin duela jarraitu ebatzi du auzitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.