Ipar Korea - AEB

Kim Jong-un eta Trump bilera batean elkartuko dira maiatzean

Armamentu nuklearrari buruz hitz egingo dute bileran. Lehenengo aldiz bilduko dira bi Ipar Koreako eta AEBetako agintari gorenak.

Kim Jong-un Ipar Koreko presidentea, joan den astelehenean, Hego Koreako Segurtsun Kontseilu Nazionaleko Chung Eui-yongekin egin zuen bileran. KCNA, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2018ko martxoaren 9a
16:30
Entzun

Kim Jong-un Ipar Koreako presidentearen mezu bat helarazi zioten atzo AEBetako presidente Donald Trumpi Piongiangeko mezulariek. Trumpekin "ahalik eta azkarren" biltzeko asmoa agertu du Kim Jong-unek. Mahai gainean izango dute armamentu nuklearraren auzia.

Elkarrizketa errazteko, armamentu nuklear eta misil balistikoen probak etetea eskaini du Kim Jong-unek. Baita Koreako penintsulan armamentu nuklearra gutxitzeko aukera aztertzeko prestutasuna ere. Trumpek onartu egin du eskaintza, eta AEBetako eta Ipar Koreako presidenteak elkarrekin biltzen diren lehenengo aldia izango da.

Oraindik ez dute zehaztu bilera non egingo duten. Zenbait berri agentziaren arabera, aukera bat izan daiteke Ipar eta Hego Korearen arteko mugan egitean, lurralde neutro gisa jotzen baita.

Hain zuzen, muga horretan bilduko dira apirilean Kim Jong-un eta Hego Koreako presidente Moon Jae-in, astelehenean jakinarazi zutenez.

Chun Eui-yong Hego Koreako Segurtasun Kontseilu Nazionaleko burua baikor agertu da Korean "konponbide baketsu bat" lortzeko ahalegina egitearekin.

Otsailean Pyeongchangen (Hego Korea) egindako Neguko Olinpiar Jokoen harira hasi zen bi Koreen arteko azken hartu-emana. Ipar Koreak eta Hego Koreak batera desfilatu zuten inaugurazio ekitaldian, eta hockey talde bateratua osatu zuten, emakumeen kategorian; testuinguru horretan, Ipar Koreako lider gorenaren arreba Kim Yo-yongek Piongiangera bidaiatzeko gonbita helarazi zion Moon Jae-in Hego Koreako presidenteari.

Trumpek ohartarazi du bilera hitzartu arren Ipar Koreari ezarritako zigor ekonomikoek indarrean jarraituko dutela. Hain zuzen, zigor ekonomikoek behartu dute Ipar Korearen jarrera aldaketa, Etxe Zuriaren esanetan.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.