Irudia. Errusia
                        
            
        KREMLINAREN ISILTASUNA DUBROVKAN
    Hamar urte bete ziren atzo Moskuko Dubrovka antzokiko sarraskia gertatu zela. 2002ko urriaren 23an, txetxeniar komando batek antzokia betetzen zuten pertsonak bahitu zituen, eta Txetxeniako Gerra amaitzeko exijitu. Putin zen presidente orduan, eta ez zituen txetxeniarren baldintzak onartu. Hiru eguneko negoziazioen ostean, erreskate operazioa hasi zuten soldadu errusiarrek. Ofizialki, 170 pertsona hil ziren. Horietarik 40, komandokideak. Errusiako Gobernuaren ustez, «arrakastatsua» izan zen. Biktimen senideek operazioa bera eta haren inguruko «sekretismoa» salatu zituzten atzo. Kremlinaren isiltasunak erantzun zien.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            