Krimea

2014ko otsailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
KRONOLOGIA

Ă¢â‚¬Â¢Â 1441. Tatariarrek Krimeako Khanerria sortu zuten, estatu independente bat.

Ă¢â‚¬Â¢Â 1475. Otomandar Inperioak Krimea konkistatu, eta bere basailu bihurtu zuen tatariarren khanerria.

Ă¢â‚¬Â¢Â 1783. Hamarkadatako saiakeren ondotik, Errusiako Inperioak penintsula kendu zien otomandarrei.

Ă¢â‚¬Â¢Â 1853. Erresuma Batuak eta Frantziak Otomandar Inperioarekin bat egin, eta Errusiari eraso zioten Krimean. Hiru urteko gerraren ondoren, penintsularen statu quo-a ez zuten aldatu, baina Errusiaren zabalkundea eten zuten Itsaso Beltzean. Tatariarren exodoa gertatu zen.

Ă¢â‚¬Â¢Â 1921. Errusiako gerra zibila bukatuta, Krimea Errusiako Federazioaren parte bihurtu zen errepublika autonomo gisa, SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren barrenean. Tatariarrak herritarren %25 ziren orduan.

Ă¢â‚¬Â¢Â 1944. SESBek Alemania okupatzailea bidali zuen Krimeatik. Tatariarren erakundeek eta liderrek naziei lagundu zietelako, etnia horren deportazio masiboa agindu zuen Stalinek. Krimea Errusiako errepublika autonomo izatetik, probintzia izatera pasatu zen.

Ă¢â‚¬Â¢Â 1954. SESBeko Gobernuak Krimea Errusiatik bereizi eta Ukrainaren zati bihurtu zuen, dekretuz.

Ă¢â‚¬Â¢Â 1989. Perestroika-ren aroan, tatariarrak penintsulara itzultzen hasi ziren.

Ă¢â‚¬Â¢Â 1991. SESB desegin, eta Ukraina estatu independente bihurtu zen. Krimea Ukrainaren barnean gelditu zen, baina Sebastopoleko itsas armadaren portua Errusiak mantendu zuen.

Ă¢â‚¬Â¢Â 1999. Eztabaida eta tentsio urteen ondoren, Krimeako Errepublika Autonomoa osatu zen, Ukraina barnean.

Ă¢â‚¬Â¢Â 2010. Ukrainako Parlamentuak baimena eman zion Errusiako armadari Sebastopolen 2042ra arte gelditzeko.

Ă¢â‚¬Â¢Â 2014. Oposizioaren matxinadak Viktor Janukovitx Ukrainako presidentea boteretik kendu ondoren, Krimeako Parlamentuak autonomia zabaltzearen inguruko erreferendum bat deitzea erabaki zuen, maiatzaren 25erako.

GAUR EGUN

Ă¢â‚¬Â¢Â Hiriburua. Simferopol.

Ă¢â‚¬Â¢Â Biztanleak. 2.024.056 (2001eko errolda).

Ă¢â‚¬Â¢Â Banaketa etnikoa. Errusiarrak %58, ukrainarrak %24, Krimeako tatariarrak %12 (2001eko errolda).

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA