Kurdistango abertzaleek protesta jendetsuak iragarri dituzte

Herrialde arabiarretako diktadoreak erorarazi dituzten protestak baino handiagoak izatea espero dute

Erredakzioa
2011ko martxoaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Desobedientzia zibilerako deia egin die herritarrei Kurdistango BDP Demokrazia eta Bakerako Alderdi nazionalistak. Protestak orain arte herrialde arabiarretan diktadoreak erorarazi dituztenak baino handiagoak izango direla azaldu dute.

Turkiako Gobernuak euren eskakizunak bete arte kalera joko dutela azaldu dute. PKK Turkiako Langileen Alderdiaren aurkako operazio militarrak eteteko, %10eko hauteskundeetako langa kentzeko, hezkuntza kurdueraz jaso ahal izateko eta preso politikoak askatzeko exijitzen dute. Hori lortzeko, Turkiako hiri garrantzitsuenetan manifestazioak egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.