Austria

Kurz nagusituta, eskuinera egin du Austriak

Hauteskunde legegileetan Sebastian Kurz 31 urteko hautagai kontserbadorea nagusitu da (%31,7). Alderdi sozialdemokrata izan da bigarren (%26,9) eta ultranazionalistak hirugarren (%26). Azken horiek dira gehiengoa osatzen laguntzeko hautagai nagusi.

Kurz, emaitzen berri jakin ostean. FLORIAN WIESER, EFE
2017ko urriaren 16a
08:13
Entzun

Botoen %97,7 zenbatuta, ÖVP alderdia nagusitu da Autriako hauteskundeetan; zortzi puntu irabazi ditu 2013ko bozekin alderatuta. SPÖ alderdi sozialdemokratak orduko babesari eutsi dio, baina nagusitasuna galdu du; eta 5,5 puntu gehiago lortu ditu alderdi ultrakatolikoak. Gainbehera handia izan du Berdeen alderdiak. 8,5 puntu galdu dituzte, eta ez dituzte zenbatu %3,9 boto besterik; beraz, Legebiltzarrekin kanpo geldituko dira. Denera, %55ek eskuinaren aldeko botoa eman du.

Alexander Van der Bellen Berdeen lider ohia nagusitu zen iaz hauteskunde presidentzialetan, Norbert Hofer ultranazionalistaren aurrean. Hark jakinarazi du Kurzi emango diola Gobernua osatzeko mandatua. Gobernua FPÖ alderdi ultranazionalistarekin osatzea espero da. Euroeszeptikoak dira, eta migrazioaren kontrakoak.

"Austria aldatzeko agindu argia da hau", esan du Kurzek, emaitzen berri izan ostean. "Gobernua osatzeko mandatua jasota, guztiekin hitz egingo dut". Itxura guztien arabera, Europako gobernuburu gazteena izango da Kurz.

Maiatzean ÖVP alderdiaren burura iritsi zenetik, behetik gora eraman duen ibilbidea egin du Kurzek. Migratzaileen kontrako politikak hitz eman ditu, laguntzak gutxituz. Ildo horretako mezuei esker lortu du, hain justu, eskuindarren babesa. FPÖk behin baino gehiagotan leporatu dio diskurtsoa eta ideiak "lapurtzea".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.