Lau lagun hil dira Perun, Juliacan manifestarien eta polizien arteko liskarretan. Iturri ofizialen arabera, manifestariek hiriko aireportua hartu nahi zuten eta Poliziak eragotzi egin du saioa. Beste 25 pertsona zaurituta daude.
Juliacako meategiek hango ibaian eragiten duten kutsaduragatik 48 orduko lanuztea hasi zuten atzo mila bat lagunek, eta aireportua hartzen saiatu dira. Hegaldiak geratzea lortu dute. Quechua etniako kideak dira, batik bat, protestak egiten dabiltzanak.
Yonhy Lescano parlamentariak esan duenez, Peruko Gobernuak Santa Ana meategiari jarduera baimena kentzea onartu du.