Hain justu, Moralesek behin baino gehiagotan agertu du Kubako estatutuburu Fidel Castrorekiko eta Venezuelako presidente Hugo Chavezenganako kidetasuna.
"Irabazi dugu. Aimarak, ketxuak, txikitanoak eta guaraniak aurreneko aldiz presidenteak gara", adierazi zuen atzo Cochabamban, jarraitzaileen pozaren artean.
Besteak beste, energia eta baliabide iturri nagusiak estatuaren menpe jarriko dituela agindu du Moralesek, baina, era berean, atzerriko enpresen inbertsioei ez dietela aterik itxiko zehaztu du.
Bolivia Latinoamerikako herrialderik txiroenetako bat da; biztanleen %70 inguru indigenak dira, baina guztiz baztertuta daude. Moralesen lanetako bat haien autoestimua goratzea izan da, bera ere indigena eta koka landatzen jarduten zuen nekazaria izanik. Nolanahi ere, Boliviako mugimendu indigenista eta ezkerreko askok "erreformista hutsa" izatea leporatzen diote Moralesi.
Bolivia
Lehen datu ofizialen arabera Evo Morales buruzagi indigena gertu dago gehiengo absolututik
Lehen datu ofizialen arabera, Evo Morales izango da Boliviako hurrengo presidentea; arego, gehiengo absolutua lortu dezake. MAS Movimiento Al Socialismo alderdiaren hautagaia da Morales, indigena, eta, hain justu, indigenen aldeko eta ezkerreko politikak aurrera eramango dituela agindu du. Emaitza ofizialik ez dagoen arren, hauteskundeak berak irabazi dituela aldarrikatu du bart Moralesek, eta indigenen garaipena nabarmentzeaz gain, Latinoamerikako ezkerreko alderdi politiko eta gizarte mugimenduei "Bolivarrek amestutako aberri handia" eraikitzeko deia egin die. Moralesen aurkari nagusi Tuto Quiroga kontserbadoreak ere irabazlea MASeko burua izan dela onartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu