Libiako bozen irabazleak ukatu egin du AEBen eta Qatarren eraginik duela

Hauteskundeak irabazi ostean, FNA koalizioko egoitza bisitatu zuten bi herrialdeetako ordezkariek

Erredakzioa
2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mahmud Jibril Libiako NFA Indar Nazionalen Aliantzako buruak ukatu egin du bere talde politikoa AEBen eta Qatarren eraginpean ari dela. Libiako matxinadaren ostean egindako lehenengo hauteskundeetan irabazi egin du Mendebaldearen aldeko NFAk—parlamentuan alderdi politikoentzat gordetako 80 eserlekuetatik 39 lortuta—, eta bi herrialdeetako ordezkariek alderdiko egoitza bisitatu izanak piztu dituzten zurrumurruak isildu nahi izan ditu Jibrilek.

AEBetako Estatu idazkariorde Williams Burns eta Qatarko Tamim ben Hamad al-Thani printze oinordekoa bildu dira aste honetan Jibrilekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.