Migratzaileak

Libiako kosta parean 73 migratzaile hil dira

Oraindik ez dituzte gorpu guztiak topatu, baina IOMen arabera, hiltzat jo daitezke. Ontzian 80 lagun zihoazen, eta zazpik kostara iristea lortu dute euren kabuz.

Italiako erreskate zerbitzuak lanean, atzo, beste erreskate batean. NISSIM GASTELI / SOS MEDITERRANEE
2023ko otsailaren 15a
13:12
Entzun

80 lagun Libiatik Europara eramateko helburua zuen ontzi bat Mediterraneo itsasoan hondoratu da gaur. Libiako kosta parean gertatu da ezbeharra, eta ontzian zihoazen 73 migratzaile hiltzat jo daitezke IOM Nazioarteko Migrazio Erakundeak esan duenez. Oraindik ez dituzte guztien gorpuak topatu. Zazpi lagunek kostara iristea lortu dute euren kabuz, baina «oso muturreko egoeran». Ospitaleratu egin dituzte.

IOMen datuen arabera, gaurkoa aurten Mediterraneo erdigunean izan den hondoratzerik larriena da. Aurrekoa urtarrilaren 1ean gertatu zen; 66 pertsona hil ziren ordukoan. Ondorioz, urtea hasi zenetik 130 baino gehiago dira ibilbide horretan hildako migratzaileak. 2022an 1.450 lagun hil ziren han, Libiatik edo inguruko herrialdeetatik Italiara edo Maltara heldu nahian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.