Londresek ez dio Eskoziari buruz galdetuko EBri
LONDRES. Erresuma Batuko Gobernuak Eskoziako independentziarako erreferenduma baino lehen ez dio galdetuko Europako Batzordeari ea Eskozia independentea Europako Batasuneko kide bihur litekeen. Europako Batzordeak jakinarazi du kide den estatu batek galdetuz gero erantzuna eman lezakeela, baina Londresek uko egin dio aukera horri.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu