Paris
Macron karguaz jabetu da bigarrenez
Emmanuel Macronek Frantziako presidente kargua hartu zuen atzo bigarrenez, Parisko Eliseoko jauregian. Ekitaldian, Macronek eskerrak eman zizkien frantziarrei, emandako «konfiantzagatik». Agindu zuen proiektu «errepublikano, europar eta independente bat» osatuko duela pandemiak, Ukrainako gerrak eta klima larrialdiak baldintzatutako mundu «ezegonkor» honetan, gizartea eta ekologia ardatz hartuta. «Demagogiari» aurre egingo dion egitasmo bat ere aurkeztu zuen. Irudian, Macron, presidente karguaz jabetzen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu