Madurori eta Floresi tortura eta errepresio karguak ere leporatu dizkiete

AEBetako Fiskaltzak «errepresio sistema bortitz» bat sortzea eta mantentzea egotzi die Venezuelako presidenteari eta haren emazteari.

Maduro eta Flores uztailaren 22an New Yorkeko auzitegian irudikatzen dituen ilustrazioa. JANE ROSENBERG / EFE
Maduro eta Flores uztailaren 22an New Yorkeko auzitegian irudikatzen dituen ilustrazioa. JANE ROSENBERG / EFE
Aitor Garmendia Etxeberria.
2026ko urriaren 8a
18:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Narkoterrorismoa egotzita bahitu zituen AEBetako armadak Nicolas Maduro Venezuelako presidentea eta Cilia Flores haren emaztea. Orain, AEBetako fiskaltzak tortura eta errepresio karguak ere leporatu dizkie.

Fiskaltzak gaur aurkeztutako akusazioaren arabera, Madurok, Floresek eta Venezuelako beste hainbat goi kargudunek «errepresio sistema bortitz» bat sortu eta mantendu zuten 1999tik 2025era arte. Tarte horretan, agintean jarraitzea bermatzeko, milaka venezuelarri «jazarri eta eraso» zietela eta «mehatxatu, atxilotu, torturatu eta hil» zituztela salatu du fiskaltzak.

Maduro eta Flores New Yorkeko kartzela batean daude preso, AEBetako armadak urtarrilaren 3an Venezuelari eraso egin eta bahitu zituenetik. Orain arte, hiru aldiz joan dira epailearen aurrera, eta errugabeak direla deklaratu dute. Defentsak estatuburu izateagatik immunitatea dutela esan izan du, baina gaur-gaurkoz fiskaltzak baztertu egin du eskaera hori. Uztailaren 22an egindako agerraldian, epaiketaren hasiera data zehaztu zuten: datorren urteko ekainean hasiko da.

Gaur, etxeko atxiloaldia egin ahal izatea eskatu du Floresek, osasun arrazoiak direla medio. Fiskaltzak eskaera hori ere baztertu egin du, «ihes egiteko arrisku larria» dagoela argudiatuta.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA