AEBetako epaile federal batek Mahmud Khalil Columbia Unibertsitateko ikaslea fidantzapean aske uzteko agindu du gaur, beste behin. Iragan asteko ostegunean agindu zuen lehenbiziko aldiz, baina AEBetako Gobernuak erabaki zuen preso segi zezala, argudiatuta, besteak beste, bizileku baimena lortzeko eskaeran gezurra esan zuela. Epaileak, ordea, ebatzi du gezurra esan duelako akusazioak ez direla nahikoa Khalil preso edukitzeko.
Khalilek parte hartu ohi zuen Israelek Gazaren kontra egindako setioa salatzeko protestetan, Columbiako Unibertsitatearen campusean; hain zuzen, «antisemita» eta «Hamasen jarraitzailea» izatea leporatuta atxilotu zuten, martxoan, ICE Immigrazioko eta Aduanetako Polizia Indarreko agente batzuek. Lousianako atxilotze zentro batean eman ditu hiru hilabete.
Ikusi gehiago