PERTSONAIA. Najib Razak

Malaysiako lider sendo eroria

mikel rodriguez
2018ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Bederatzi urtez Malaysiako lehen ministro izan ondoren, abiadura bizian erori da Najib Razak (Kuala Lipsp, Malysia, 1953). Maiatzaren 9an bozak galdu zituen, eta marka historikoa ezarri, haren alderdiak galdu zituen lehenbizikoak izan baitziren Malaysia Erresuma Batutik banatu zenetik (1957). Ustelkeria kasuek gero eta estuago hartu zituzten bai Fronte Nazionala, bai Najib bera, eta, hauteskundeak galdu eta bi hilabetera, atxilotu egin du Poliziak. Estatuaren garapen funts batetik 600 milioi euro hartu ote zituen ari dira ikertzen.

Najiben aurkako protesta gogorrek bultzatuta irabazi zituen hauteskundeak Mahathir Mohamad lehen ministro ohi eta Fronte Nazionaleko kide ohiak, 92 urterekin. Boterea hartu ondoren, ustelkeriaren aurkako borroka lehentasuna izango zuela esan zuen, eta iragarri zuen Najiben aurka «kasu perfektu bat» zeukatela. Epaileak gaur jakinaraziko dizkio karguak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.