Mali

Maliko emakume bat bederatzi umez erditu da Marokoko ospitale batean

Inoiz jaso den erditzerik handiena da. Ama eta umeak ondo daude, Maliko Osasun Ministerioaren arabera.

Bi mediku zesareaz jaiotako ume bat besoetan dutela, artxiboko argazki batean. BERRIA
2021eko maiatzaren 5a
12:41
Entzun

Maliko Osasun Ministerioak adierazi duenez, emakume maliar bat bederatzi umez erditu da Marokoko ospitale batean. Ekografietan bi haur gutxiago atzeman zituzten, baina bederatzi izan ditu azkenean. Zesarea egin behar izan diote.

Haliam Cisse izeneko emakumeak bi aste eman zituen Bamakoko erietxe batean, baina Bah Ndaw Maliko behin-behineko presidenteak Cisse Marokoko ospitale batera lekualdatzeko baimena eman zuen martxoaren 30ean, haurdunaldi berezia zelako: zazpi umez erdituko zela uste zuten.

Bi herrialdeetan egin zizkioten ekografiek hori erakusten zuten, baina bederatzi izan ditu azkenean. Maliko Osasun Ministerioak zabaldu du informazioa, eta esan du ama eta umeak «ondo» daudela. Inoiz jaso den erditzerik handiena da Cisserena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.