Maputxeen lider Llaituli kalte ordaina emateko eskatu dio epaitegi batek Txileri

2022ko ekainaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
SANTIAGO. Augusto Pinocheten diktadurapean (1973-1990) torturak jasan zituela argudiatuta, Santiagoko epaitegi batek Txileri eskatu dio kalte ordaina emateko Hector Llaitul maputxeen liderrari; CAMeko (Arauco-Malleco Koordinakundea) buruzagiari 12 milioi peso txiletar —15.000 bat euro— ematera zigortu du estatua. Araucanian, maputxeen lurraldean, salbuespen egoera ezarrita dago iazko urritik.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA