mundua

Marokok preso politiko batzuk indultatu ditu

2011ko apirilaren 14a
15:06
Entzun 00:00:0000:00:00

Mohamed VI.a Marokoko erregeak indultua eman die 190 presori, Marokoko Justizia Ministerioak esan duenez, eta 190 horien arteko hainbat preso politikoak dira. Besteak beste, Chakib el Jiyari, Marokoko giza eskubideen aldeko ekintzailea. 2009an hiru urteko kartzela zigorra jaso zuen, "estatuari irain larriak" egiteagatik —droga trafikoaren atzean egotea egotzi zion Marokori—.

Justizia Ministerioaren arabera, Marokoko Giza Eskubideen Kontseiluak egindako txostena aintzat hartuta erabaki du Mohamed VI.ak indultua ematea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.